XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mezaren Sagara: Har ezazue, eta jan guztiok honetatik hau nere Gorputza da eta
.
Har ezazue eta edan guztiok honetatik, hau nere Odolaren kaliza da eta.
Jesusek dio: Nere Haragia jan, eta nere Odola edaten duenak, betiko bizitza dauka, eta nik piztuko dut bera azken egunean
(Joan 6,54).
Guk Jesusi: Jauna, ni ez naiz inor Zu nere etxean sartzeko bainan esazu hitz bat eta sendatuko naiz
(Mezaren Liturgiatik).
68 Zer egin zuen Jesusek Azken Afarian? Jesusek, Azken afarian ogia hartu eta esan zuen: Har ezazue eta jan; hau nere Gorputza da eta
; gero, kaliza ardoz beterik hartuta, esan zuen: Har ezazue eta edan; hau nere Odola da eta
.
69 Zer egiten du apaizak Mezatan? Jesusek Azken Afarian egin zuena ber-bera egiten du apaizak Mezatan, eta Jesusek esandako hitzak berak esaten ditu.
70 Zer da Eukaristia? Jesukristoren Gorputz-Odolen Sakramentua da Eukaristia, ogi-ardoen irudipean.
Egizue hau nere oroigarri
(Mezaren Sagaratik).